XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARRASATEKO UDALA IRAGARKIAErregimen Lokaleko Oinarriak erregulatzen dituen Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoaren eraginetarako, S-14 Sektoreko (Musakola) Plan Partzialean bilduriko Ordenantzen Testu osoa argitaratzeari ekiten zaio, zeinaren behin-betiko onespena Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Garaiko Diputatu Kontseiluak 1989ko Uztailaren 18an burututako bilkuran hartu zuen erabakiaren indarrez eman bait zen.
Arrasate, 1989ko abenduak 5.- Alkatea (11623).
LEHENENGO TITULUA / Xedapen OrokorrakOrdenantza hauek indarrean sartzen direnetik aplikatzekoak izango dira, Plan honen gai den 14 Sektorearen eremu osoan.
Lege, arautegi orokor eta lerrun handiagoko beste zenbait xedapenekiko beren menpekotasunaren kaltetan izan gabe, Ordenantza hauek errespetatu beharko dituzte Urbanizazio eta Eraikuntza proiektuek.
Halaber, dagokienean formula daitezen Xehekapen Azterlanek ere errespetatuko dituzte Ordenantza hauek.
Plan Partzial hau honako dokumentu hauek eratzen dute: 1.- Txostena.
2.- Informazio Planoak.
3.- Proiektu Planoak.
4.- Ordenantzak.
5.- Etapa Plana.
6.- Azterlan Ekonomiko-Finantzarioa.
Proiektu Planoek, Ordenantzek eta Etapa Planak konfiguratzen dute Plan Partzialaren arauzko edukina.
Txostena arauzko gorputz honen edukinaren egiazko interpretazio iturria da.
Informazio Planoek eta Azterlan Ekonomiko-Finantzarioak, Txostenarekin batera, hartu diren soluzioak azaldu eta justifikatzen dituzte.
Plan Partzial hau, dagozkion Urbanizazio eta Konpentsazio Proiektuen bidez osatu eta garatuko da.